XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donostiak kopa

Errana dugu kirola sailean nola Donostiak irabazi duen aurten Espainiako kopa futbalean, Madrilgo Atletico garaiturik.

Balentria haundia egin dute hori Gipuzkoaren hiri nagusitarrek.

Gaitzeko bestak egin dizkiete beren herrian.

Jende ikaragarriaren artean biderik ezin eginez ibili da futbalarien autobusa Donostiako karriketan gaindi eskuzartaz eskuzarta.

Beren herrian, Donostian, errezebituak izan dira Herriko-Etxean Ramon Labayen alkatearen euskarazko mintzaldiarekin.

Baina gorago ere bai: Euskal Gobernuak errezebitu ditu Gasteizko Ajuriaenean, Ardanza lehendakariaren jauregian eta han zen ere Jauregi, lehendakari ordea.

Denen artean ainitz goretsiak izan diren bi gizonak: John Toshaek entrenadorea eta Luis Arkonada kapitaina eta gehiago dena gol famatu haren arrastatzailea.